PQMplanning

Produkziaren plangintza

PQMplanning modulua aukerakoa da PQM sistemaren barruan. PQMmaster eta PQMviewer moduluak sistemaren funtzionamendurako ezinbestekoak dira.

Modulu honek fabrikazioari buruzko ikuspegi globala eskaintzen du, eta horrela, behar bezala fabrikatzen laguntzen duten erabaki garrantzitsuak hartzen laguntzen du.

Horregatik sisteman sartzea interesatzen den modulua da.

Fabrikazioaren ikuspegi globala

• Fabrikazio osoaren ikuspegi globala eskuragarri dago.

• Atal bakoitzaren fabrikazio programa ikus dezakezu dataren edo garrantziaren arabera.

• Atal bakoitzaren karga eta ahalmena behatu eta prozesuaren botila-lepo arazoak aurrez antzeman daitezke.

• Azpikontratazio egoera desberdinak simulatu daitezke beharra badago, zer azpikontratatu eta noiz egin zehazteko.

• Azpikontratatutako faseak modu eraginkorrean kontrolatu daitezke, erreklamazioak erraztuz.

• Bezeroari bere eskaeren egoeraren berri automatikoki emateko aukera ematen du web bidez.

Erabakiak hartzen laguntzen du

• Karga vs ahalmena kalkulatzeko aukera ematen du atal bakoitzean.

• Entregatzeko data betetzeko lana etxean edo azpikontratatuta egin nahi al duzun erabaki dezakezu. Egoera desberdinak simulatu daitezke.

• Azpikontratista baten karga kalkula daiteke, lana azpikontratistak gainkargatu gabe hedatu ahal izateko.

• Aldez aurretik zehaztu daiteke atal batean lana noiz arte dagoen. Jarduera baxuko etorkizuneko aldiak aurreikus daiteke, adibidez jarduera komertzialaren bidez lan gehiago hartzeko.

• Oporrak, txandak, ordu extrak, azpikontratatu beharrekoak eta abar aldez aurretik ondo erabakita jokatu daiteke.

• Baliagarria den informazioa lor daiteke etorkizuneko inbertsioak planifikatzeko.

Jarraipena

• Fase guztietako ikuspegi argia, alarmakin epeetara iristear gaudela.

• Kanpoko faseak automatikoki erreklamatzea baimentzen du.